Otsailaren 26an (ostirala), Usurbilgo Sarek antolatuta, euskal presoen eskubideen aldeko azken ostiraleko elkarretaratzea egingo da Mikel Laboa plazan arratsaldeko 20:00etan.

Zer da Sare?

Pertsona ezberdinen artean osatutako herritarren sarea da. Giza eskubide guztien alde dauden pertsona guztiak biltzeko bokazioa du Sarek. Pertsona ezberdinek euskal preso, iheslari eta deportatu guztien giza eskubideen alde eginten dute lan: “Herritarrak izango gara protagonista. Pertsona bakoitza sarearen puntu bat izanik, bakoitzak bere inguru naturalean egingo du lan, berdin eremu akademikoan, kulturalean, kirolaren esparruan, herrian edota auzoan. Eta elkarren artean lotuko gaituena, aipatu duguna lan komuna izango da: euskal preso, iheslari eta deportatu guztiak euren giza eskubideen jabe izatea”.