Azaroaren 20an EH Bilduk “Lortu arte!” manifestazioa egingo du Bilbon. Arratsaldeko 17:30ean La Casillatik hasiko da eta udaletxean amaituko da. Usurbilgo EH Bilduk autobusa antolatu du. Oiardo kiroldegitik aterako 15:00etan eta izen-ematea honako tabernetan egin daiteke: Bordatxo, Txirrista, Aitzaga eta Txiriboga tabernetan.
EH Bildu: “Bilbon egongo gara azaroaren 20an Euskal Herriko independentista eta ezkertiar guztiok. Hemen egongo gara, konpromiso bat dugulako: herri honekiko konpromiso bat. Etorkizunari lotutako konpromiso bat. Konpromisoari esker heldu gara honaino, eta hala jarraituko dugu aske eta berdinen Euskal Herria Lortu Arte. Independentismoa ahul dagoela esaten diguten honetan, oso erratuta daudela esatea dagokigu”.
Goizean bi ekitaldi
Goizean, Santi Brouard eta Josy Muguruzaren omenez bi ekitaldi egingo dira:
- 12:00etan lore eskaintza Ametzola parkean.
- 12:30ean ekitaldia Errekaldeko plazan.
Oharra
Covid-19aren azken bilaka ikusita, EH Bilduk antolatu diren ekitaldi guztietan musukoa jantzita eramateko deia egin du: “Musukoa eraman eta elkar zaindu dezagun!”.