Zubieta Lantzen elkarteak antolatuta, urriaren 15ean (ostirala), Nerea Arriola umoregileak bakarrizketa saioa eskainiko du Zubietako elizan. Bakarrizketa arratsaldeko 18:30ean hasiko da eta doan izango da.

Izen-ematea

Bertara joateko aldez aurretik usurbilkultura.eus webgunean izena eman behar da (azken eguna urriak 13). Edukiera 65 lagunekoa da.