Usurbilgo Floxbin industrial metal tadeak abesti berria kaleratu du: “Suge Begi”. Bideoklipa taldeak Youtuben duen kanalean ikusi daiteke.
“Hil Arte Bizi” diskoa
2019ko irailaren 12an “Hil Arte Bizi” azken diskoa kaleratu zuten. Joxeba Agirresarobek (ahotsa, gitarra), Rafael Bajok (gitarra), Iñigo Rotetak (baxua) eta Iñaki Udabek (bateria) osatzen dute Floxbin taldeak. Iñaki Abuinekin grabatu, nahastu eta masterizatu zuten Phantom Studios-etan. Hamar abesti ditu lanak, bat ingelesez eta 9 euskaraz eta Unai Aranak diseinatu zuen azala. Bigarren lana izan zen hura, hiru urte lehenago kaleratu baitzuten estreinakoa; “AK!” izenekoa, 2016. urtean, beste 10 abestirekin. Orain arteko sortze lan guztiak helbide honetan entzun ditzakezue: https://floxbin.bandcamp.com