Udarregi Ikastolak, ikasleekin egindako sexu-heziketako ikastaroari jarraituz, DBHko gurasoei zuzendutako bi saio antolatu ditu gai horren inguruan. Lehenengoa abenduaren 9an (asteazkena) egingo da eta bigarrengoa, abenduaren 16an (asteazkena). Bi saioak ikastolan egingo dira (lekua zehazteko dago) 17:00etatik 19:00etara. Ikastarora joateko asmoa dutenek, izena helbide honetan eman behar dute: klik
Landuko diren gaiak
- Seme alaben sexualitatearen zurrunbiloan murgiltzen–komunikazioa. Kezken inguruan gogoeta gune bat sortuko da (hizkuntza, masturbazioa, homosexualitatea, pornoa…): “Non kokatzen gara guraso bezala? Mugak eta mandatuak. Beldurrak eta sustatutakoak”.
- Nerabeen sexualitatea:
- Gurasoen jakin-min, kezka eta galderei tartea.
- Sexualitatea aberasten gaituen balore bat dela ikusi.
- Seme-alaben, sexu-ezaugarri orokorrak ezagutu. Seme-alabak egiten dituzten ohiko galderak aurkeztu eta landu.
- Hainbat kontzeptu eta gai: Identitate anitzak, desiraren orientazioa, erotika eta maitasuna.