Asteburu honetan neguko ordutegian sartuko gara, eta ordua aldatu beharko dugu. Beraz, igande (urriak 25) goizaldeko 03:00etan ordubetez atzeratu beharko da ordularia eta 02:00ak izango dira. Igandetik aurrera egunak lehenago argitu eta lehenago ilunduko dira.
Urtean bitan aldatzen dira erlojuak: martxo amaieran, eta urri amaieran. Oraindik eztabaida dezente dago ordu aldaketen aldekoen eta kontrakoen artean. Europako Komisioak proposatu zuen iaz aldatzea orduak azkenekoz, baina atzeratu egin zuten erabakia, eta momentuz ordulariak aurreratzen eta atzeratzen jarraitu beharko dugu. Etorkizun batean, estatuek Europarekin negoziatu beharko dute, eta erabaki, neguko ordutegia ala udakoa, zein aukeratuko duten behin betiko ezarrita gelditu dadin.