Elektric Kids

Zumarte Musika Eskolak, ‘Zumarte Rock Sessions’ bideoklip sorta osatu du. Astero kanta bat plazaratuko dutela iragarri dute. Lehenengoa dagoeneko kaleratu dute, Elektric Kids talde gaztearena. EH Sukarraren abesti bat moldatu dute eta abestiaren letra egun hauetan bizi dugun egoerara egokitu dute: “Laster irtengo gara kalera”. Taldearen gida lanetan, Ixak Arruti musikari usurbildarra aritu da.

Elektric Kids taldeko kideak

  • Gitarra-joleak: Unax Jauregi, Eneko Zabaleta, Gorka Garcia eta Hodei Belaustegi.
  • Bateria-joleak: Peru Larrea eta Jon Uribarrena.