potxoenea

Usurbilgo Udaleko Kultura Sailak 2020ko udako jai eta kultur ekitaldiei begira zer egin erabakitzeko bilera erronda deitu du aste honetarako, jai batzorde eta diru-laguntzak eskatu dituzten kultur eragileekin. Eusko Jaurlaritzak, ekainaren 1etik aurrera uda parteko kultur ekitaldiak antolatu ahal izatea proposatu du, baina ospakizunok egin ala ez erabakitzea, tokian tokiko antolatzaile eta udalen esku utzi du. Bilera hauetara talde bakoitzetik ordezkari bat joan beharko du, jende gutxiago elkartzeko eta behar diren segurtasun neurriak bermatzeko.

Egutegia

  • Maiatzak 11, astelehenea: Santixabeletako Jai Batzordearen bilera, Potxoenean (goiko solairuan), 18:00etan.
  • Maiatzak 13, asteazkena: Kultur eragileen bilera, Potxoenean (goiko solairuan), 18:00etan.
  • Maiatzak 14, osteguna: Kultur eragileen bilera, Potxoenean (goiko solairuan), 18:00etan.
  • Maiatzak 15, ostirala: Auzoetako jai batzordeen bilera, Potxoenean (goiko solairuan), 18:00etan.