usurbilgoudalaApirilari dagokion udalbatzaren osoko bilkura ohi bezala, ostegun honetan (apirilak 30) egingo dute, arratsaldeko 18:00etan. Baina koronobirusak eragindako egoerarengatik, telematikoki egingo da. Ohiko hitzordua izango du baina ezohiko izaera. Covid19-aren eraginez, etenda zeuden udalbatzaren osoko bilkurak orain arte. Martxoari zegokion udal ordezkarien osoko bilkura bertan behera geratu bazen ere, apirilari dagokiona egingo dutela iragarri du Usurbilgo Udalak.

Youtubeko kanala: youtube.com/usurbilgoudala

Gai zerrenda

  1. Aurreko bilkuretako akten onespena: 2020/01/29ko ezohiko bilkura, 2020/02/27ko ohiko bilkura eta 2020/03/09ko ezohikoa bilkura.
  2. Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2020ko otsailaren 25etik apirilaren 24ra (2020/0138-2020/0256).
  3. 2019 ekitaldiko likidazioaren komunikazioa.
  4. Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-59 (Ugartondo) Eremuko EQ.01 partzelako zuzkidura- ekipamendua gauzatzeko Udala eta eremuko Hitzarmen-batzarraren arteko hitzarmena onartzea (Esp. zk.: HZ.02/2020-0126).
  5. Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-83 (Oroitzapena) eremuko Antolamendu Xehatuaren Aldaketa hasieraz onartzea eta jendaurrean jartzea (Esp. zk.: HZ.01/2020-0073).
  6. Fermindegi herri-bideko (22. herri-bidea) lehen 125 metroko zatia (4. poligonoa 209. partzela onibarraren mugakidea dena), errepidea eta Fermindegi baserriaren arteko zatia, permutatzea (Esp. zk.: HZ.06/2019-0317).
  7. HOBEKI, hondakinen kudeaketa hobetzeko Euskal Herriko toki erakundeen elkartera atxikitzea (Esp. zk.: HZ.02/2020-0091).
  8. Udalaren eta Garbitania Zero Zabor SL sozietatearen arteko harremana egituratzeko hitzarmena eta 2020ko Jarduera Plan Orokorra onartzea (Esp. zk.: HZ.02/2020-0093).
  9. Usurbilgo Udalaren eta Noaua!ren arteko hitzarmena onartzea (Esp.zk.:KE.02/2020-0046).
  10. Tolosaldea-Sahararekin elkarteari mikrobusaren dohaitza (Esp. zk.: ID.04/2019–0299).
  11. Galdera-eskaerak.