Laguntza telefonoak UdalaUsurbilgo Udalak koronabirusaren eraginez etxetik ez ateratzeak indarkeria sexista jasaten duten emakumeen egoera are gehiago larriagotzen duela argudiatuta, indarkeria sexistaren aurkako protokoloa indartzea erabaki du, hain zuzen, udal-jabetzako etxebizitzak horien esku uztea erabaki du Prebentzio Mahaiak. Ohiko etxebizitza uzteko beharra dutenentzako hiru etxebizitza jar ditzake udalak: bi bizitzera sartzeko moduan daude, eta hirugarrena prest uzteko lanetan ari da udal-brigada.

Telefono zerbitzuak

Erasotuak diren emakumeek erabil ditzaketen telefono zerrenda:

  • SOS Deiak: 112 (21:00etatik 07:00etara)
  • Larrialdiak: 112
  • Udaltzaingoa: 943 361 112
  • Usurbilgo Udaleko Berdintasun eta Gizarte zerbitzuak (goizez): 943 377 110
  • Gizarte Larrialdietarako Foru Zerbitzua (07:00 – 21:00): 943 224 411
  • Satevi, emakumeen aurkako indarkeriaren biktimentzako telefono bidezko arreta (24h): 900 840 111

Indarkeria sexistaren aurkako gida

Udalak indarkeria sexistaren aurkako gida atera zuen 2019an: jaietan gertatzen diren erasoetan oinarrituta badago ere, zenbait zati bestela ere aplikagarriak dira egoera honetarak:

  • Erasoa jasaten duenari zuzendutako laguntza-mezuak.
  • Lekukoei zuzendutakoak.

Herritarrei laguntza emateko deia

Etxeko lau hormen barruan egonda ere, Usurbilgo Udalak dei egin die herritarrei, bizilagunen bat indarkeria sexista jasaten ari dela susmatzen badute, erantzukizunez jokatu eta erasoa jasaten ari denari laguntzera.

Hainbat hizkuntzatara itzulitako gida

Eusko Jaurlaritzaren webgunean, gizarte zerbitzuen atalean, hainbat hizkuntzatara itzulitako gida bat aurki daiteke:

Informazio gehiago