Zaldibargo zabortegia
Zaldibargo zabortegian gertatu dena argitzea eskatzeko mobilizazio zaratatsua deitu dute gaur (otsailak 10) Zaldibarren, Eibarren, Ermuan eta Markiña-Xemeinen. Hona deialdien arrazoia:
ZALDIBAR ARGITU ORAIN!
Herritar gisa zabortegian gertatutakoa argitzeko exijitzen dugu eta kalera aterako gara:
- Oraindik zabor azpian dauden bi langileak ateratzea lehentasunezkoa delako.
- Zabortegiak kutsadura asko sortu duelako, eibartarron osasuna eta ingurugiroa arriskuan jarriz.
- Ixiltasuna ezin delako bidea izan, galdera ugari dauzkagulako eta erantzunik ez. Arduradun politikoen kudeaketa salatu nahi dugu, eta erantzukizunak eskatu.
Deialdiak
- Zaldibar, udaletxeko plazan, 19:30ean.
- Ermua, plazan, 19:30ean.
- Eibar, Untzagan, 19:30ean
- Markiña-Xemein, goiko portalean, 19:30ean.