Espainiako Espetxe Erakundeek, Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga euskal presoak Picassenteko espetxetik (Valentzia, Herrialde Katalanak) Madrilgo Aranjuezkora (Espainia) mugituko dituztela jakinarazi du. Pasa den igandean hiru urteak beteta, gurasoengandik banandu zuten Xua Lasagabaster Uranga, eta ekitaldi bat egin zuten Donostiako Atano III.a pilotalekuan, gurasoak Euskal Herrira ekar ditzatela eskatzeko.
gurasoengandik 600 kilometrotara
Espaianiako Espetxe legediaren arabera, Xuak 3 urte egin dituenean, Usurbildik Valentziako Picassenteko espetxean dituen guraso Olatz Lasabagaster eta Patxi Urangarengandik banandu dute. Beraz, Xua aurrerantzean ez da gurasoekin kartzelan biziko. Amaren sorterrian, Usurbilen biziko da hemendik aurrera bere amonarekin, gurasoengandik 600 kilometrotara (espetxe aldaketarekin 450 kilometro gutxi gorabehera). Motxiladun haurren kolektiboak kide berri bat izango du aurrerantzean; tamalez Xuak urrunduak dituen gurasoengandik bereizita jarraituko du.
Hiru laurdenak beteta
Uranga zein Lasagabasterrek dagoeneko bete dituzte haien aurkako kartzela zigorren hiru laurdenak. Bigarren graduan daudenez, egun batzuk espetxetik ateratzeko baimena eskatu zuten, baina ukatu egin die Zaintza epaileak.