U18-Usurbilgo UdalaArg.: Usurbilgo Udala

Usurbilgo EH Bilduk eta EAJk sei puntuko adierazpen instituzional bat adostu dute Kataluniako ‘Procés’-aren sententziaren harira. Adierazpen hau herritarrei irakurriko zaie eta horretarako gaur, urriak 18, eguerdiko 12:00etan, udaletxearen aurreran, Joxe Martin Sagardia enparantzan, elkarretaratzea egingo du Usurbilgo Udalak. Udal ordezkari, langile eta herritarrei bertara gerturatzeko deia egin du Udalak.

Adierazpena

adierazpenaEHBildu-EAJ

Gaur greba eguna Katalunian

Gaur Katalunian greba eguna deitu dute eta Kataluniako bost udalerri ezberdinetatik abiaturiko martxa jendetsuek bat egingo dute gaur Bartzelonan.  Katalunia geratzea espero da, eta jendetza batzea 17:00etan, Bartzelonan.

Bartzelonako Lizeoak komunikatu baten bidez jakinarazi du urriaren 10etik 25era programatuta daukan Turandot operaren emanaldia bertan behera utziko dutela gaur. Palau de la Musicak ere bertan behera utzi du gaurko programazio guztia. Familia Santuaren tenpluko langileei debekatu egin diete greba egitea, baina Picnic per la republica-k gosari bat antolatu du han. Bonpreu supermerkatuek mezu bat helarazi diete langileei (4.290 behargin eta 150 saltoki Katalunian), esanaz denda guztiak itxita egongo direla, mobilizazioetan parte hartzera gonbidatu dituzte eta egun horretako soldatarik ez dietela kenduko esan diete. Parlem Telecomek ere bat egin du geldialdiarekin, eta langileei ez zaie soldatarik kenduko. Baina agian Kataluniak gaur ezagutuko duen geldialdiaren tamaina Seatek Martorellen duen lantokiak eman du. Zuzeneko 14.000 lanpostu sortzen ditu, eta zeharkako beste milaka. UGTk ohar bat kaleratu du esanaz bertan behera geratzen dela enpresaren jarduera atzo arratsaldeko txandatik hasita gaur gaueko txandara arte. La Caixak ere ohar bat kaleratu du, langileei etxean geratzeko esanaz. Irakaskuntzan ere greba deialdiak daude.

Atzo lanuzteak eta mobilizazioak egingo zituzten eskola eta ikastetxeetan, Kataluniako buruzagi independentisten kontrako epaia salatzeko. Eguerdian, manifestazioak egin ziren Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Nafarroako ikastetxeetan, Ernaik antolatuta. Ikasle Abertzaleek ere mobilizazioak egingo zituzten zenbait ikastetxetan.  Bilbon tentsio uneak izan ziren hainbat ertzain oinezkoei kolpeka hasi zirenean. Gaurko ere hainbat deialdi egin dira.

Bilbo eta Gazteizko mobilizazioak

Elkartasun argiak Aiako Harrietan eta Aloñan

Urriaren 1ean Montserrateko mendizerran egin bezala, dozenaka mendizalek argiak piztu dituzte  Aiako Harrietan eta Aloña mendian.

Aiako Harriak

Aiako Harriak

Aloña mendia

Aloña mendia