Larunbatean (urriak 12), Aginagako San Praixku jaien barruan, emakumeen eta gizonezkoen trainerila estropadak ospatuko dira Aginagan, Oria errioan, arratsaldeko 15:30ean hasita. Emakumezkoena IV. Ikurriña izango da eta gizonezkoena berriz X. Ikurriña. Antolatzaileek Aginagara gerturatzeko gonbidapena luzatu diete herritarrei.
punta puntako taldeek arraunean
Larunbateko estropadetan punta puntako taldeek parte hartuko dute. Gizonezkoen estropadetan Aginagako taldeak ere parte hartuko du:
- Emakumeak: Donostiarra, Hondarribia, Ondarroa eta Orioko taldeak lehiatuko dira.
- Gizonak: Aginaga, Donostiarra, Hondarribia, Ondarroa, Orio eta Zarautz taldeak lehiatuko dira.
Estropaden inguruko xehetasunak
- Estropadaren eremuak 500 metro izango ditu.
- Lau ziaboga egingo dituzte 2.000 metro osatuz.
- Estropadak binaka jokatuko dira, erditik ibaian gorantz bat eta beherantz abiatuko da bestea.