Arg.: Barren astekaria
Elgoibarko IMH kiroldegian egin du atzo goizean Eudelek (Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko udalak biltzen dituen elkartea) urteko batzar nagusia, 2019-2023 agintaldirako gobernu-organo berriak izendatzeko. Batzar honetan Eudeleko Batzorde Eragilea (15 ordezkari hautetsi, elkarteburua barne) eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lurralde batzordeak (bakoitzak 9 ordezkari hautetsi izango ditu) izendatu dituzte. Eudeleko 245 udal bazkide zeuden parte hartzera deituak atzoko batzarrera. Agurtzane Solaberrieta Usurbilgo alkatea ere bertan izan zen.
Agurtzane Solaberrieta, Usurbilgo alkatea (Arg.: Barren astekaria)
Gorka Urtaran, Batzorde Eragileko elkarteburu
Gasteizko alkatea, Gorka Urtaran, izendatu dute Batzorde Eragileko elkarteburu, eta Urtaranek orain arte kargu hori zan duen Getxoko alkate Imanol Landaren eskutik jaso du aginte makila. Batzorde Eragile berriak, Elkartearen Estatutuei jarraituz, ordezkaritza parekatua du, eta zazpi emakumezkok eta zortzi gizonezkok osatzen dute. Horietatik hiru, lurralde bakoitzetik bat, 2.500 biztanle baino gutxiagoko udalerrietakoak dira.
Jose Antonio Santano Irungo alkatea, Gorka Urtaran Gasteizeko alkatea eta Nagore Alkorta Azpeitiako alkatea. (Arg.: Barren astekaria)
Gehiengo kualifikatua eskuratu zuen Urtaranek, hautagaitza bateratua aurkeztu baitzuten EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk. 121 alkate dauzka EAJk hiru lurraldeetan, 83 EH Bilduk eta 11 PSE-EEk. Hala ere, eztabaida izan zen presidenteordeen izendapenean; hiru indar politikoek aurkeztutako zerrendan, Jose Antonio Santano Irungo alkatea (Gipuzkoa) zen lehen presidenteorde izateko hautagaia, eta Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea (Gipuzkoa) bigarren presidenteordea. Alkortak protesta egin zuen bi presidenteordeak maila berean jarri ez dituztelako, eta, ordu erdiko etenaren ostean, erabaki zuten bi karguek ez izatea ordena definituta. Eudeleko iturrien arabera, elkarteko estatutuetan ageri dira lehen eta bigarren presidenteorde karguak, baina alde horrek ez du ondorio praktikorik.
Eudelen Batzorde Eragileko ordezkariak
Elgoibarko IMH kiroldegia (Arg.: Barren astekaria)
Honako hauek osatuko dute Eudelen Batzorde Eragilea datozen lau urteetan (izen-abizenak, udalerria eta kargua):
- Gorka Urtaran (Vitoria-Gasteiz. Alkatea/elkarteburua)
- Jose Antonio Santano (Irun. Alkatea/Elkarteburuordea)
- Nagore Alkorta (Azpeitia. Alkatea/Ekarteburuordea)
- Angela Eguia (Gordexola. Alkatea)
- Txomin Sagarzazu (Hondarribia. Alkatea)
- Ager Izagirre (Mungi.a Alkatea)
- Aitziber Oliban (Erandio Alkatea)
- Txelo Auzmendi (Asparrena. Alkatea)
- Ane Beitia (Elgoibar. Alkatea)
- Mikel Torres (Portugalete. Alkatea)
- Saioa Elejabarrieta (Lemoa. Alkatea)
- Iñigo Gaztelu (Larrabetzu. Alkatea)
- Josune Irabien (Amurrio. Alkatea)
- Koldobike Olabide (Legazpi. Alkatea)
- Xabier Lertxundi (Hernani. Alkatea)