Sagarrondotik sagardora2019

Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak “Sagarrondotik sagardora” ikastaro zikloa antolatu du otsailaren 16tik irailaren 7ra bitartean. Guztira zortzi saio izango dira eta Potxoenean burutuko dira.

Izena emateko epea zabalik

Ikastaroan izen emateko epea zabalik dago. Saio guztietarako eman daiteke izena, edota bestela baita saio solteetarako ere.

Ikastaroen informazioa

  • Ordutegia: 09:00-13:00.
  • Lekua: Potxoenea.
  • Ikastaro osoaren prezioa: 96€ (Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan).
  • Egun solteetan izena emateko aukera zabalik. Horretarako, aurretik, Alkartasuna Kooperatibarekin harremanetan jarri behar da.
  • Izen ematea: 943 361 114 edo alkartasuna@usurbil.com
  • On line: alkartasuna.eus/euskara/produktuak/ikastaroak
  • Kimaketa praktikoak bertako sagastietan egingo dira.

egutegia

  • Otsailak 16, larunbata: “Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa”, Aitor Etxeandiarekin.
  • Martxoak 2, larunbata: “Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa”, Josu Osarekin.
  • Martxoak 23, larunbata: “Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak”, Aitor Etxeandiarekin.
  • Apirilak 6, larunbata: “Garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan. Sagardoaren historia bat, zer ikasteko?”, Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondorekin.
  • Maiatzak 18, larunbata: “Ilargia eta egutegi biodinamikoa”, Xabier Akizurekin.
  • Ekainak 1, larunbata: “Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak”, Aitor Etxeandiarekin.
  • Uztailak 13, larunbata: Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa”, Josu Osarekin.
  • Irailak 7, larunbata: “Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak”, Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiainekin.